Me interesa
Enviado desde Referencia:1944

Habitaciones
4

Estancias

Baños
3
Superficie Útil
177Jaizubian etxea salgai – Golf. Prezioa 490,000 €
Jaizubia – Golf inguruan etxe baten bila zabiltza eta gogoko duzun ezer ez duzu aurkitzen? Erreformatzeko aukera asko ematen dituen honako etxea daukagu zuretzako. 4 logela bikoitz, 3 bainugela, leiho handiak, eta lorategi zabala ditu eta hego – mendebalderantz orientatuta dago.
Etxeak katastroaren arabera 177 m2 erabilgarri ditu 2 solairuetan banatuta, eta horrez gain, lorategia eta 32.60 m2-ko aparkaleku bikoitza ditu.
Beheko solairuan sukaldea, egongela – jantokia, bainugela bat eta logela bikoitz bat daude. Irudi birtualetan eskaintzen dizugun erreforma posiblean, ikusiko duzu sukaldea eta egongela elkartu ditugula kristalezko ate pantaila baten bidez, usainak egongelara ez pasatzeko. Baina aukera honek, argi naturalari pasatzen utziko dio estantzia guztietara, etxearen bihotza izango den lekua sortuaz, eta goiko solairua deskantsurako soilik utziaz.
Leiho handien bidez ikusten diren bistez gozatu ahal izango duzu egongelan. 1.370 m2 dituen lorategira irtenda ere gozatu ahal izango duzu zuhaitzez inguratuta. Leku hau aproposa da igerileku bat instalatzeko eta lagunez eta familiaz disfrutatzeko, aire librean eta era pribatuan. Dudarik gabe, lasaitasuna eta argitasuna dira etxe honen ezaugarririk nabarmenenak.
Goiko solairuan etxeko zonalde pribatua dago, deskantsurako lekua. Hemen 3 logela bikoitz eta 2 bainugela daude. Eskaintzen dizugun erreforma aukeran, bainugela hauetako bat logela printzipalean sartu dugu. Logela guztiak zabalak dira, armairu handiekin, kanpoaldera ematen dute eta oso argitsuak dira.
Etxea Irunen dago, Hipikatik, Golf klubetik, Bidasoako Ospitaletik eta Txingudi Ikastolatik hurbil.
Donostiarantz (15 km-ra) joateko autopistaren irteera hurbil dago. Hondarribiko aeroportutik 5 km-tara dago kokatuta eta baita Hendaiatik (Frantzia) 5 km-tara ere.
Jaizkibel Urbanizazioaren barruan zonalde pribilegiatua da, urbanizazioaren hasieran kokatuta dagoelako, galtzeko aukera askorik gabe.
Consumo de Energía Primaria No Renovable: G (478 kWh/m2 año) / Emisiones de Dióxido de Carbono: F (81 kgCO2/m2 año).
CARACTERÍSTICAS
A DESTACAR
Luminoso
Exterior
Terraza
Garaje doble
Jardín