HOME STAGING
ZER DA HOME STAGING?
LEHENENGO INPRESIOA
“Lehenengo inpresioa da balio duena”, askotan errepikatu ohi den esaldia den arren, egia da. Lehenengo ikustaldian inpresio ona sortu ez digun pertsona bati agian, bigarren aukera bat emango genioke hobeto ezagutzeko, baina zaila da hori gertatzea etxebizitza batekin. Besterik gabe, beste etxe bat bilatzen jarraituko dugu, hurrengo iragarkira pasako gara edo argazkien bidez eta etxearen ezaugarrien deskribapen zehatzago baten bidez, inpresio hobea sortu digun beste etxebizitza bat bisitatuko dugu. Horregatik, lehenengo ikuskapenean hunkitzen saiatzen gara eta etxebizitzara joateko bisita lortzen.
LEHENENGO BISITAREN GARRANTZIA
Badakigu normalean, etxebizitza bat erostearen erabakia bisitaren lehenengo 90 segundotan hartzen dela, eta hori dela eta, detaile guztiak kontuan hartzen ditugu (usaina, argitasuna, dekorazioa, ehundura, etab), bisitan eroslea ez izutzeko. Joatea erabaki dute, argazkietan gustatu zaielako eta bisitan zehar nahastu ez direla egiaztatu behar dute eta beren denbora baliotsuaren zati txiki bat galtzeak pena merezi izan duela ziurtatu.
Detaile guztiak aurrez lantzeak, bisitan zehar etxea erosteko erabakia errazago hartzen lagunduko digu.
GUNE HUTSEK EZ DUTE SALTZEN LAGUNTZEN
Orokorrean, pertsona oso gutxik irudikatzen dute hutsik dagoen gune bat nola geratu daitekeen dekoratuta, ea sofa batentzako lekua dagoen edo ohe batentzako. Hutsik dagoen leku bat, hotza da, ez da abegikorra eta txikiagoa dela ematen du. Hori dela eta, zaila da leku huts batean bizitzen zaudela imajinatzea.
Bestalde, estantziak prestatuta eta horniturik erakusten ditugunean, ondo antolatuta eta argitasun zuzenarekin, erosleak ez du esfortzurik egin behar bere burua bertan bizitzen ikusteko.
DEKORATUTAKO ETA EGUNGO ESTANTZIAK
ERRAZAGO SALTZEN DIRA
Duela 40 urteko tendentzien arabera dekoratutako estantzia batean bizitzen imajinatzea ere zaila da. Horregatik, salmentan ditugun gure etxebizitzen dekorazioa gaurkotzen dugu erosleak izango diren publiko gehiengoan pentsatuz.
Etxebizitza bakoitza gaur egungo dekorazio neutroaz prestatzen dugu, proiektu bakoitza era desberdinean landuz eta perfil desberdinetako erosleengan enfokatuz.