Me interesa
Enviado desde Referencia:1975
Habitaciones
4
Estancias
Baños
3Superficie Útil
160Etxea Kostorben, Irun
Aparkaleku bikoitza eta igogailua dituen etxea Kostorben, Irungo Santiago auzoan.
Honako etxebizitza bifamiliar aparta daukagu zuretzako Irungo Santiago auzoko zonalde erresidentzial batean, bidegorritik metro gutxietara. Etxeak 4 solairu ditu, sotoa, beheko solairua, lehenengo solairua eta teilatupeko solairua. Etxebizitza argitsua da, kanpoaldera ematen du, 4 terraza eta balkoia ditu eta lorategi handia dauka. Aparkaleku bikoitza kokatuta dagoen sototik teilatupeko solairuarte igogailua instalatuta dauka.
Etxeak katastroaren arabera 146 m2 erabilgarri ditu. Terrazarekin eta lorategiarekin batera, beheko solairuan ataria aurki dezakegu, ekipaturiko sukalde zabalarekin, egongela – jantoki handiarekin (terrazatik eta lorategitik zuzenean sartzeko aukera dauka) eta bainugelarekin batera. Terraza eta lorategia leku zabalak dira familian disfrutatzeko aisialdiko garaian.
Lehenengo solairuan etxeko lau logelak aurki ditzazkegu (3 bikoitzak dira), hauetako bat logela printzipala delarik eta bainugela bat barruan duelarik. Badago beste bainugela bat pasilloan. Logela guztiak argitsuak dira eta horma armairuak dituzte.
Bigarren solairua edo teilatupekoa 25 m2 dituen zonalde irekia da leiho handiekin argi naturalak estantzia osoa argitzen duelarik. Zonalde hau aproposa da gonbidatuen logela jartzeko, bulego bat egiteko edo erlaxatzeko zona kokatzeko. Solairu honetan bi terraza daude, biak bista politekin, hauetako batek hegoaldera – ekialdera ematen duelarik eta besteak hegoaldera – mendebaldera, egun guztian zehar etxebizitzara argitasuna sartzen uzten dutelarik.
Sotoan (-1 solairua) aparkaleku itxi bikoitza dago, 35.30 m2 dituena, ate automatikoarekin eta trasteleku bat jartzeko aukerarekin.
Etxea Irungo Santiago kaletik hurbil dago kokatuta. Leku oso lasaia da, zonalde berdeez eta bista politez inguratuta. Ondo kokatuta dago egunero autopista hartzeko Donostiarako bidean edo Hendaiara joateko.
Eraiki berria den etxea denez, %10 gehitu behar zaio prezioari BEZ-a moduan.
Informazio gehiago behar baduzu dei gaitzazu 661875785 telefonora edo bisitatu gaitzazu Jose Ramon Agirretxe Alkate Jauna plaza 1-an daukagun bulegoan (Irunen), Irungo kasinoaren atzean.
Consumo de Energía Primaria No Renovable: F (306 kWh/m2 año) / Emisiones de Dióxido de Carbono: F (64 kgCO2/m2 año).
CARACTERÍSTICAS
A DESTACAR
Luminoso
Exterior
Terraza
Gas Natural
Garaje doble
Jardín
Ascensor
Hace esquina