Me interesa

Enviado desde Referencia:1940

Acepto*

2 + 14 =

Habitaciones

4

Estancias


Baños

4

Superficie Útil

250
450000€

Etxe Familiarra Kostan, Hondarribian

Etxe Familiarra Kosta Kalean, Hondarribian.

 Zuretzako eta zure familiarentzako honako Etxe Familiar zoragarria daukagu, 4 solairu ditu eta Hondarribiako Kosta auzo lasaian dago kokatuta. Kanpoaldera ematen du guztiz eta lorategia, terraza, txokoa eta aparkaleku bikoitza ditu.

Katastroaren arabera, etxeak 226 m2 erabilgarri ditu 3 solairuez, aparkaleku bikoitzaz, txokoaz eta sotoko bainugelaz osatuta.

Solairu nagusian, estalpea, terraza, lorategia, egongela, sukaldea eta komuna daude. Terrazara edo lorategira joateko bi aukera daude, sarrerako estalpetik edo egongelako leiho handietatik sartu zaitezke.

Terraza leku aparta da, familiarrekin eta lagunekin bazkaltzen edo afaltzen disfrutatzeko kanpoaldean. Ondoan dagoen lorategian barbakoa bat dago. Terrazak eta lorategiak hegoalderantz eta mendebalderantz ematen dute.

Sukaldea nahiko handia da bertan jan ahal izateko egunerokotasunean.

Sukalde irekiak eta egongelarekin lotuta daudenak gustuko badituzu, solairuaren distribuzioak hori egiteko aukera emango dizu, bi espazioak erraztasunez lotu ahal daitezkelako.

Lehenengo solairuan bi logela bikoitz eta bainua duen bainugela bat daude. Bi logelak oso argitsuak dira eta horma armairuak dituzte.

Bigarren solairuak edo atikoak, lana egiteko estudio bat dauka (veluxarekin) erdialdean. Estantzia honen alboetan bi logela bikoitz daude, horma armairu eta veluxekin. Solairu honetan, badago beste bainugela bat dutxarekin. Etxebizitza guztia argitsua da, baina zonalde hau bereziki. Txapitula formako teilatu honek goxotasuna ematen dio solairuari teilatupeko leihoekin batera.

Sotoan (-1 solairua) aparkaleku itxi bikoitza aurki dezakegu ate automatikoarekin, eta bertan bi kotxe eta bi motor sartzeko aukera dago. Solairu honetan txokoa nabarmendu daiteke, oso handia da eta guztiz ekipaturiko sukaldeaz, jantokiaz eta tximinia daukan egongelaz osaturik dago. Leku hau aproposa da familiarrekin biltzeko neguko hilabeteetan, tximiniak sortzen duen berotasunean gozatuz.

Sotoak ere dutxa hidromasajea daukan bainugela bat dauka. Estantzia hau ideala da hondartzatik etortzen zarenean zuzenean dutxatzeko eta beste solairuak hondarrez ez zikintzeko. Aparkalekuak trasteleku bat dauka eta Gas Naturalaren galdararentzako zonalde bat.

Etxea Kosta auzoan kokatuta dago. Leku lasaia da eta zonalde berdeez eta bista politez inguraturik dago. Horrez gain, zentroarekin konektatzen gaituen bidegorri bat pasatzen da bertatik. Etxebizitzaren aurrean, Hondarribiako hondartzara edo Irun zentrora eramango gaituen autobusaren geltokia dago.

Nahi baduzu, etxea erdi horniturik geratu daiteke.

Consumo de Energía Primaria No Renovable: E (303 kWh/m2 año) / Emisiones de Dióxido de Carbono: E (64 kgCO2/m2 año).

CARACTERÍSTICAS

Referencia: 1940
Estado: Buen Estado
Tipo de Propiedad: Villa adosada
Ciudad: HONDARRIBIA
Superficie Construida: 250m²
Baños: 4
Habitaciones: 4
Estancias:
Planta: Bajo

A DESTACAR

Luminoso

Exterior

Terraza

Garaje doble

Jardín

Hace esquina