ETXEBIZITZA SALDUTA
Etxebizitza hau dagoeneko saldu da, baina zure interesekoa izan daitekeen beste bat daukagu...

Habitaciones
2

Estancias

Baños
1
Superficie Útil
65Aparkalekua eta balkoia dituen etxebizitza Santiagon, Irun
Irun, Santiago. Bi logela eta balkoia dituen honako etxebizitza daukagu zuretzako, aparkaleku itxia edukitzeko aukerarekin. Santiago kalean dago, Irun erdialdean. Ondo komunikaturik dago eta aldi berean, zonalde lasaian kokatuta.
Katastroaren arabera 57 m2 erabilgarri dituen pisu honek, horma armairu handiak dituen bi logela, bainua daukan bainugela, guztiz ekipaturiko sukaldea, egongela-jantoki handia eta balkoia ditu. Logela nagusitik eta egongelatik balkoirantz joan zaitezke eta bertan eguzkiaz disfrutatu.
Bertan dagoen lasaitasuna oso garrantzitsua da, taberna eta kafetegi guneetatik urrun kokatuta baitago etxebizitza. Oso argitsua da eta eguzkiak jotzen dio arratsaldean zehar (mendebalderantz orientatuta). Gainera, eraikinak igogailua dauka.
Gas Naturaleko berogailua eta ur beroa dauzka pisuak, galdara indibidualarekin. 2001-eko eraikin bat da, kalitate oneko materialez egina. Eraikinaren horma duela gutxi berritu zen.
Egunero autopista hartu behar baduzu, etxe egokia da honakoa. Ondo komunikatuta dago autopistarekin. Etxetik hurbil komertzioak, kafetegiak, autobus geltokiak, bidegorria, ikastetxeak etab daude.
18 m2 dituen aparkaleku itxia erosteko aukera dago, 30.000 eurogatik ondoko eraikin batean.
Argazkiak gustuko badituzu, bisitan etxea gehiago gustatuko zaizu. Bisitatu nahi baduzu, dei gaitzazu 661875785 telefonora. Informazio gehiago eduki nahi baduzu, Jose Ramon Agirretxe alkate jauna 1 plazan aurki gaitzakezu Irunen, Irungo kasinoaren atzean.
CARACTERÍSTICAS
A DESTACAR
Luminoso
Exterior
Céntrico
Gas Natural
Ascensor
Garaje